2016-04-14

Sareko lanaren gaineko kontu batzuk

Lan hau, sarekoa, datorren hilaren 21ean aurkeztu beharko didazue beranduenez. Hori egiteko gaurko lanketa saltatu dugunez, ohar batzuk eta segidan zuen galderak eta haien erantzunak:

Lana aurkezteko

  • Lana paperean inprimatuta eta korreoz aurkeztu behar didazue
  • eMailaren gaia hurrengoa izango da:
    • 31-02 Taldearen izena - Sarea - Sarearen izena
  • eMailaren barruan PDF formatuan bidaliko duzue lana, izen berberarekin. Beraz:
    •  31-02 Taldearen izena - Sarea - Sarearen izena.pdf

Lanak derrigorrez izan beharreko zenbait atal

  • Lanaren amaieran Erreferentziak, era sistematikoan egindakoak (esate baterako, APA formatua erabilita). 
    • Horrek suposatzen du zuon lanean ez dela ezer ipini behar nondik atera duzuen aipatu barik, baldin eta zuon sormenaz egindakoa ez bada.
  • Lanaren eranskinetan ebaluazio atala gehitu beharko duzu. Zati nagusi bi izango ditu ebaluazio horrek:
    • Egindako azken lanaren beraren ebaluazioa: errubrikaren bitartez.
    • Talde lanerako egindako banakakoen ebaluazioa. Horretarako beste mezu bat argitaratuko dut propio blogean.

Zuon galderak eta nire erantzunak 


  1. Sarea antolatzeko aukeratutako ikastetxeak LHko etapa izan behar du ezinbestean?

    1. Sarea antolatzeko ez da “ikastetxe bat” egon behar, ikastetxea(k) antolatutako sareko parte izan behar d(ir)a.
    2. Ikastetxeren batek, behinik behin, egon behar luke sarean; zuek Lhko gradua egiten ari zaretenez, Lhko etapa ere kontuan izan behar duzue.
  2. Sarearen bidez proposatzen dugunak haurrei egon behar du zuzenduta ala adin guztietako pertsonei zuzendu ahal zaie?

    1. Arazoaren tamainak erantzungo dizue. Berez, ez dut agindu modu batekoak ala bestekoak izan behar duten.
    2. Haurretan ere eragin beharra izango du; bestela, zertan arituko lirateke horixe pentsatzen LHko irakasleok?
  3. Erakundeen arteko loturak eratu ostean proposatzen duguna bideratzeko proiekturen bat sortuko dugu (jarduerak, ekintzak, tailerrak etab.)?

    1. Diseinuak ez du aparte utzi behar pentsatu eta erabaki beharrekorik, baina ez duzue lana jarduera-ekintza-tailer horretan ardaztu behar. Lana sarean bardaztu behar duzue; zehatzago esanda, arazo baten planteamendua, zeina sarearen bitarteko erantzuna eskatuko baitu, eta bere erantzuna.
    2. Kontua zera da, pentsatu beharrekoaren aurrean gauzak pentsatuta izatea eta ez zoroarena egitea. 
    3. Lanaren ahozko defentsan, nik sendotasun / zintzotasun falta ikusten badut, horren gaineko galderak egingo ditut. 
  4. Aukeratutako inguruaren ezaugarri nabarmenak aztertzerako orduan gure gaiarekin lotutakoez gain orokorrak direnak ere aztertuko ditugu (populazioaren bilakaera esaterako)?

    1. Zuen lanari zentzua eman behar dion ala ez erabakitzeko orduan, bai.
    2. Baina aztertutako guztia ez gehitu. Baldin eta zuon lana ulertzen laguntzen ez badu, dena delakoa ez duzue gehitu beharko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina