2017-06-15

Notak LH31 2016/2017

Beheko estekan duzue bakoitzaren ebaluazioa, non adierazten den irakasgai honetan egindako lanak eta abarreko guztiaren nota eta zerbait ohar talde bakoitzerako.

Berriskupena eguna: ASTELEHENA 19 10:00-13:00
(Etortzeko edozein arazo izatekotan, idatzi eta esan)

Batzuk nirekin harreman jarri behar zarete, ez larritu eta etorri edo idatzi.

Orokorrean lan egin duzue, zorionak! Espero dut irakasgai honetan emandakoa baliagarria izatea etorkizunean eta hausnartutakoa zuen profesionaltasuna eragin izatea. Adibidez, bulling-rekin lotutako bizipenak kontuta duzuonak etorkizuna irakasle bezala horrelako zerbait ikusten baduzue,  egoera hoti mozteko zerbait egitea espero dut edo irakasle txar izan duzuonak eredua ez errepikatzea, mesedez.

Azkenik, maite ezazue erabakitzen duzue lan hau, beharrezkoa da irakaskuntza esagurantsua eskaintzeko umeei eta hauetan sinesteko. Confuciok esan zuen bezala (talde batek erabilitako esaldia bebai):

"Elige un trabajo que te guste y no tendrás que trabajar ni un día de tu vida"

 

Eta orain disfrutatu oporrak!



2017-03-14

2017-03-10

Irakasgaiaren zenbait berri

Hemen duzue aurreko eskolan irakasgaiari buruz hitz egindakoa. Hauen artean, e-posta, bulegoa non daogen, tutoretza orduak noiz diren, eta abar.

Beste aldetik, hurrengo asterako begiratu behar duzuen testua bebai hemen duzue. Honen inguruan arituko gara. Testua baliagarria izango da zuen bizi esperientzia lanean "baliabideak" osagaia identifikatzeko eta aztertzeko. Ez dut testua pdf aurkitu, beraz, nik eskaneatu egin dut.







2017-02-20

Hezkuntza legeekin gora eta behera

Hauxe izango da, seguruenera, landuko ditugun gai guztietan politikarekiko lotura agerien izango duen gaia. Pazientziaz eta ekinaz, oratu egiozu.
Egitura:
  • Aurkezpena (1)
  • Hausnarketa (beste postetako bideoak oinarri hartuta)[1][2]
  • Praktika  (2) (horretarako zenbait dokumentu eta lege izango dituzu aztergai (3))