2016-05-11

Atal teorikoarekin amaitzeko...

Azken pausuak labur-labur. Lehenengoa analitikoa eta bigarrena aplikatua.

Azken atal analitikoa

Zuon blogean taldeko post bat egin behar duzue taldekide guztien artean adierazle bakoitzaren adibide bat ekarriaz, horrek aurretiko azalpen txiki bat beharko du.
Horrela, post bakar batean sei adierazleen azalpenik onenak nabarmenduko dituzue.

Azken atal aplikatua

Eskola baterako proposamen labur bat azaldu behar duzue, adierazleen araberako ebaluazio/azalpentxo bat eginaz.
Taldeak bat egin behar du.