Lanak bidaltzeko

Lanak bidaltzeko orduan bete beharrekoak (nik ondo hartuko ditudala ziurtatzeko).

Mezuaren gaia (subject, asunto)

  1. Taldea, 
  2. espazioa, 
  3. azpitaldea, 
  4. espazioa, 
  5. parentesi artean eta marraz banatuta zenbatgarren praktika(k) bidaltzen ari zaren, 
  6. espazioa, 
  7. lehenengo abizena, 
  8. espazioa, 
  9. bigarren abizena, 
  10. koma, 
  11. espazioa, 
  12. izena.

Beraz, ni Urlia Zubipeko Artaburu banintz, HHko 31. taldean ari banintz ikasten, 2. azpitaldean eta bigarren eta laugarren praktikak bidaltzen:

  • HH31 2 (2-4) Zubipeko Artaburu, Urlia

Praktika bakoitzaren izena (artxiboak izan beharreko izena)

Berdin, komaren ordez beheko marra. Parentesi artean zenbat garren praktika den idatzita.
PDF formatuan eta orriak zenbatuta eta izenpetuta.
Aurreko mezuko nire lanak, orduan:
  • HH31 2 (2) Zubipeko Artaburu_ Urlia.pdf
  • HH31 2 (4) Zubipeko Artaburu_ Urlia.pdf
Taldekako lanen kasuan
Ordezkatu abizenak eta izenak taldearen izenarekin.
Emailean:
  • HH31 2 (1) Pintxopote
Artxiboa:
  • HH31 2 (1) Pintxopote.pdf

 Oharrak:

  1. Baliteke bat edo bat erratzea eta, bidali beharrekoa bidali beharrean beste zerbait bidaltzea, korreoa artxiborik gabe bidaltzea edo auskalo zer. Horrelakoetarako sistema hauxe izango da: aurreko guztia berdin eta izenaren amaieran zenbat garren bidalketa den parentesi artean. Izen berdinez egindakoen artean zenbakirik altuena duena hartuko dut kontuan eta ez aurrekoak.
  2. Lanak batzeko prozesua tratamendua informatikoa denez, ez idatzi testurik, ez baitut irakurrik.

1 iruzkin: