2016-04-14

Banakako ekarpenak talde lanari: ebaluatzeko erremintak

 Hau 31-01 eta 31-02 taldeetarako da.
---
Kontua zera da, espero ez nuen handicap nagusitxoren bat aurkitu dut talde lanetan.
Talde barruko egoerok, dinamikok-eta argitu nahirik, lan honetatik aurrera egin beharreko lanaren ebaluazioari beste kapitulu bat gehitu beharko diozue: Banakako ebaluazioarena.

Talde lanerako banakako ebaluazioa

  • Izena
  • Banakako ekarpenen zerrenda hirukoitza
    • talde lanari egindakoa
    • talde lanean aritzeko egindakoa
    • talde lanean ari zaretela egindakoa
  • Talde lanean egindako norberaren lanaren ebaluazio orokorra, aipatutako ebidentzietan oinarritua.
  • Norberaren buruari kalifikazio justifikatua ipini 
Horrela, taldekide bakoitzarena.

Amaierako taula

Banakako ebaluazioekin amaitutakoan taula bat gehituko duzue, horretan bako8itzak bere buruari esleitutako kalifikazioa agertuko da zutabe batean eta beste batean taldeak taldekide bakoitzari esleitutakoa; denak eduki behar du dagokion azalpen, oinarri eta arrazonamendua
_________________________
Beraz,
  • aurkeztutako lanaren ebaluazioa: errubrikarekin
  • taldekide bakoitzaren auto eta ko-ebaluazioa: goian azaldutakoari jarraituaz. Azken horrek kalifikazioa ere baduela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina