2016-03-21

Analisiaz. Adibide hobegarriak

Lehengoan klasean astirik ez genuen izan, orain hemen zuek aukeratutako adibideen gaineko ohar batzuk; erakusgarri guztiek daukate baina bat edo batzuk. Kontuan izan, orain eskatu arren, azken azterketatik libratzeko dela; beraz, ikaste prozesua izango da.
Orduan, ikasi eta ulertu izana erakusteak izan behar du lehentasuna.

Ondo ulertu izanaren ebidentziak erakutsi, idatzitako  kontakizunaren analisia eta hausnarketaren bitartez


Ardi baltzak
Analisiak azalpenak falta ditu. Testuaren azterketa nahiko ondo bideratuta dagoela ematen badu ere, ezin dezaket esan, horrek zer esan nahi duen ez duelako esaten.

Helburuak

Koxkoletak
Hemen azalduta dauden helburuak ez dira eskolako helburuak, partaideenak baino.

Baliabideak

Makilakixki
Zer esan nahi duen ez dut ondo ulertzen, baina bai dut ikusten ondo ulertu izanaren ebidentziak falta direla.

Txantxangorri taldea
Gehiago eta sakontasun handiagoz azaldu behar da, apunteen errepikapena eta analisi emankorra desberdintzeko.

Teknologia 

Bekerekeak taldea
Ondo azalduta dago azalduta dagoena, baina ez da teknología. Prozedura eta metodologia baino (ez dago elementurik hori gidatzen duenik)

Hamaika taldea

Ez du ematen ondo ulertu izanaren nahikoa ebidentziarik. Zalantzakoa ere izan daiteke ea metodologiaz ala teknologiaz ari ote den.

Isuna taldea
Egileak ere jakingo duela uste dut. Hemen ez dago ebidentzia nahikorik ondo ulertu izana erakusteko.

Munts
Beste askoren antzera. Metodologia nahastean et aebidentzia nahikorik ez.

Kultura eta teknologia

Txantxangorri taldea
Kulturaz gehiago eta sakontasun handiagoz azaldu behar da, apunteen errepikapena eta analisi emankorra desberdintzeko. Teknologiakoa ez da zuzena

Kultura

Matrux taldea
Aipatuta dauden elementuak ez daude kulturaren ikspegitik pentsatuta, are gutxiago eskola zehatz bateko kulturaren ikuspegitik pentsatuta


Munts
Hemen elementuak oso nahastean daude, baina testu originala (bizipena) oso aberatsa izan daiteke eskolako kultura analizatzeko orduan

Ingurunea

Bekerekeak taldea
Herriaren gaineko azalpenak daude, baina ez dago argi ingurunea horrelakoa dela-eta zergatik den horrelakoa ikastegia edo zergatik egiten den zer nola ikastegi horretan.

Azken tximuak

Egiten den analisi hori oso interesgarria da, baina gehiena ez dagokio ingurunearen analisiari

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina