2016-01-13

Haur Hezkuntzako lehenengo lauhilekoko kalifikazioak

Urte berrio on, denok!
Azkenean amaitu dut zuzentzen eta kalifikazioak ipintzen eta ikusgai ipintzen. Post honetan kontatuko dizut a) nola ulertu behar dituzun agertzen diren zenbakiak eta b) kalifikazioarekin ados ez egotera, nola egin behar duzun hori berrikusteko.

Emaitzak ulertzeko jarraibideak

Web orri batean argitaratu ditut emaitzak, GAURren bitartez ezin direlako emaitza partzialok argitaratu. Hemen daude.

Zein da azken emaitza

Azken emaitzik ez dago, ikasgaia urte osokoa baita. Hor aurkituko duzunak notaren heren bati dagokio gutxi gora behera.

Nola kalkulatu da emaitza hori?

Alderdi teorikoak %40ko pisua du, alderdi praktikoak %44 eta modulu lanak %16. Gidak dakarren moduan.

Nola kalkulatu dira alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa

Alderdi teorikoa bizipenen inguruan egindako analisian oinarrituta, horretarako, bakarkako lanak %90 pisua du eta taldekoak %10. 
Alderdi praktikoak praktika biak hartu ditu kontuan, pisu berbera emanda biei (%50 bakoitzak).

Alderdi teorikoa ez dut gainditu eta praktikoa bai, gaindituta daukat?

Ez, ala agian bai, ez dakit. Ikasgaia ikasturte osokoa denez, ez dakit nik aurrera segituta alderdi teorikoa azkenean gaindituko duzun ala ez, horregatik aurkezten dut media matematikoa; baina media matematikorik ez dugu hartuko kontuan irakasleok lauhileko bietan alderdi bat gainditu gabe badago. Gidan agertzen den moduan, alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa gainditu behar dira.
Media matematiko hori aukeratzat hartu behar duzu, ez halabeharrez kalkuluetarako erabiliko dugun errealitate iraunkortzat.

Eta ni nola nago identifikatuta hor?

NAN zenbakiaren arabera; NAN zenbakiak eurak ez ditut zuzenean ipini zuen intimitatea mantentze aldera (zeinek daki urte batzuk barru enpleatzaileak zer topa nahi izango duen Interneten, ezta?).
Zenbaki hutseko azken 4 zenbakiak erabili ditut, hurrenkera naturalean idatzita. Horrela, nire NANa 78949984Q balitz, hau egingo nuke: 78949984Q beraz taularen amaieran bilatu behar nuke nire nota, 9984 zenbakia amaierantz egongo da-eta.
0 zenbakia Google-k ezabatzen du; beraz, zure zenbakia 76940863W balitz, 863 aurkitu behar zenuke.

Berrikuspenaz

Tokia eta eguna

Azterketa eguna (datorren 18a) eta lehenengo azterketa gela. Hor, zenbat zatozten ikusita, agian, mintegi bat hartuko genuke. Ordurik ez dizuet aginduko, azterketa ofiziala hasten den orduan hasita azkenarekin amaitu arte.

Kontuan izateko

Kalifikazioa berrikustera datorrenak berrikusia izango du bere kalifikazioa, igotzeko zein jaisteko; betiere, ebidentzietan oinarrituta.
Azken horrek berrikuspena egiteko bidea aurreikusten lagundu ahal dizu. Kalifikazioak erakutsitako ikaskuntzen araberakoa izan behar du. Beraz, badakizula erakustea beste aukerarik ez daukazu, kalifikazioa goratz berrikusteko (pena ematera etortzea gaizki hartzen dut). 
Jakina da, ordea, balitekeela nik zerbait gaizki ulertu izana edo holako beste gaizkiulerturen bat egotea. Zure egoera halakoa dela uste baduzu, beldur barik etorri, badakizula erakutsiko didazu-eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina